Periscopio 2007 Berriak

Big Image

Aurtengo Periscopioren txartela.

Urte batzuetatik hona, Gasteizen Periscopio "Prentsa-argazkilaritzari begira" jaialdia ospatzen da; aurten urriaren 18tik abenduaren 9a birate izango da.
* 8 erakustoki 8erakusketa desberdinekin
* 808 argazki, formatu desberdinetan
* 162 prentsa argazkilari bere lan onenak erakusten
* 41 herrialde desberdinetatik etorritako argazkilariak
* 83.044 argazki aurkeztutako World Press Photo lehiaketako 177
Informazio +

Clemente Bernadekin elkartasuna Berriak

Big Image

Clemente Bernad argazkilaria.

Oraingoan ere argazkilari bat polemika zoro baten erdian harrapatu dute. Clemente Bernad argazkilari Iruņearrak bere argazkiak zintzilikatu ditu Guggenheim museoan, honen 10. urtemugan. Zorionekoa behar lukeen albistea (prentsako argazkilaritzari behingoz merezi duen garrantzia eman zaiolako) zapuztu digute "Miguel Angel Blanco" fundazioa, AVT eta PPekoek. Beraien "pentsamendu bakarra" inposatu nahi horretan, argazkilari on baten lana zikindu eta zentsuratu nahian dabiltza. Clementek erran bezala "argazkiak, soilik argazki dira. Ez dira zintzoak ez eta gaiztoak ere". Sahuarretik animoak eta elkartasuna Clementeri; eta segi lanean. Clementekin elkarrizketa bat.

EAE-ANV karteleko mutikoa Irudia

Big Image

1976ko irudia Cesar Lucas.

EAE-ANVk Espanitatearen eguna dela eta kaleratu duen afitxak, ikamika sortarazi du. Alderdi Abertzaleak orainartekoan bezala Maritxu Pagolaren argazkia erabili du, baina oraingoan mutiko gazte baten irudia gehitu dio. Ukabila altxata duen mutiko hori (Daniel Rivas) 1976ko ekainaren 23an, El Pais egunkariko Cesar Lucas argazkilariak Madrilen izan zen manifestazio batean jaso zuen. Irudi hau trantsizio garaiko ikurretariko bat bilakatu zen. Madrilgo egunkariko arduradunak EAE-ANVkoekin harremanetan jarri dira irudiaz galdegiteko, hauek kartelak erretiratuko dutela jakin arazi omen diete. Info+

 

Munduko disparo azkarrena! Gailuak

Big Image

Oraindik ez diote izenik jarri.

Argazki kamera fabrikatzaileak momentuaren majiaren kontrako borroka itsu batean dabiltzala dirudi. Casio etxeak adierazi duenez martxoan gure artean izango da berain sorkuntza berria. Oraindik ez diote izenik jarri baina iada badakigu 60fps (argazki segundoko) ateratzen dituela 6mpx kalitatean, eta 300fps bideo moduan. Honetaz gain 12x objetiboa jarri diote (35-420mm) . Dena den, gauza asko falta dira jakiteko argazki guzti hoiek gordetzeko zein sistima erabiliko duen edota zein kalitatea emango duen. Argi dago momentua jasotzearen abilezia desagertzear dagoela...

 

Ikonografia ezkutua Irudia

Big Image

Esbastika AEB ejertzitoaren egoitzan.

Argazkian ageri den edifizio multzoa Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Coronado (Kalifornia) duen egoitza bat da. Eraikina 70. hamarkadaren bukaera aldera altxatu zuten. Orain hartean inor ez da bere ikonografia ezkutuaz ohartu, ez gainetik ibili diren abioi edo elikopteroak ere. Google Earth erabiltzaileak aldiz bereala antzeman eta salatu zuten. Ondoren zenbait egunkarik eta azkenik Angeles Timesek ere, berria zabaldu zuten. AEBko ejertzitoak eraikina eraberrituko duela zin egin du, 424000 euroko aurrekontua izango du ikur ezkutu hori ezabatzeak.

 

Argazkilaria epaile aurrera. Berriak

Big Image

Protestaren irudi bat Toni Vilchesefe.

Irailaren 13an Gironan izandako gertaerek soka luzea ekarri dute. Madrilgo "Audientzia Nazionaleko" Fernando Grande-Marlaska epaileak, Borboien argazkiak nork erre zituen jakiteko ikerketaren barruan prentsako argazkilari den Jordi Ribot deitu du deklarazioa hartzeko. Dirudienez, argazkiak poliziei emango ez zizkiela adierazi ondoren deitu zuen epaileak. Irailare 28an aldiz, "Audientzia Nazionalean" irudiak entregatuko dituela esan dio epaileari, ondo bait daki agindua bete ezean desobedientzia delitu bat egotzi dakiokela. Kataluinako prentsa elkargoek elkartasuna adierazi diote argazkilariari eta epailearen jokabide "hertsakorra" salatu dute. Sahuarretik ere gure elkartasuna Jordiri. Gai honen inguruko artikulu interesgarri hau topatu dugu.

Gurean:

ImageSaharar eta emakume
Saharar emakumearen ikuspegi bat dakargu Josune Mtz. de Albenizek. Erakustokia.

ImagePhotoshop
La Casa Real reconoce que la instantánea de los monarcas con sus nietos era un montaje. El portavoz excusa el detalle y aduce que nunca se afirmó que la imagen institucional fuera real.Artikuluak.

ImageSahuar saharan
Irudi polita ekarri digute Saharatik, bertara ere iritsi bait da Sahuar. Iosunek bidali digu. Argazkia
Saharauien herrian ere badute gure berri...

Laburrean:

Image1.105.000$ argazkia
Edward Westonek 1927an egin zuen “Nautilus”argazkiak prezio hori lortu du Nueva Yorkeko Sotheby’s enkante etxean. Argazkia

ImageAS shop
Pasaden urriaren 1ean As egunkariak ondoko argazkia argitaratu zuen. Konpetentziako Marcaren propaganda eskutatzeko ondokoa bururatu zitzaien; armaietako jendea biderkatzea. Argazkia
Gorriz begibistako "tanponkadak"

ImageNegatiboaren prezioa gora. Fujifilm gai batean argazkigintza analogikoan poteretsu zen etxeak negatiboak %5 edo 10an garestituko dituela jakin arazi du.

ImageTmax berria
Kodak etxeak Tmax 400 txuri beltzeko negatibo filma ezagunaren aldaera berria aurkeztu du. Harrigarri egiten da digital garai hauetan.

ImageOlympusen Firmware berriak
Olympus etxeak firmware berriak atera ditu E-410 kamarentzat (1.2 bertsioa) eta E-510arentzat (1.1 bertsioa)

ImageUnembedded
Izen honen azpian, argazkilari independiente talde baten lana biltzen da. Estatu Batuetako tropetatik at lan eginez Iraken bizi den egoera isladatu nahi dute. Beraiek diotenez "babesa" eskaini ziezaiekeen gudalostetik aldendu ziren presio mediatikotik ere libre sentitzeko. Emaitza liburu bat eta aipatzen dizuegun web hau dira.

Erabili Firefox
Sahuarren orrialde guztiak ondo ikusi al izateko erabili Firefox nabegatzailea.

Image

 
 

Sarrera | Eguneko Menua | Erakustokia | Expo | Artikuluak | Sahuar
© Copyright Sahuar